Skip to main content
  • Peluquería Estibalitz Ruano Matxain

    Ileapaindegia

    Mozketa bakoitzean konfiantza sortzen dugu. Estilo bakoitzean nortasuna islatzen dugu

1994tik

Beti etengabeko prestakuntzan nabil, munduan diren profesionalik onenekin. baina sekula ez dugu dena jakiten, ikasteak jantzi egiten du pertsona. Pentsamolde horrekin hobetzen jarraitzen dugu, zerbitzu hobeak eta kalitate handiagokoak emate aldera.

Emakume eta gizonentzako ile-mozte pertsonalizatuan erreferentea, kolore pertsonalizatuak teknika eta produktu berritzaileekin, eta gustokoen dituzun okasio berezietarako orrazkerak. Merkatuko tresna eta produktu hoberenak erabiltzea garrantzitsua da niretzat emaitzarik eta zainketarik onenak lortzeko, eta etengabe berritzen ditut tresna eta produktu horiek.

Buru-azal eta ilerako tratamenduak

Hilero ile eta buru-azalaren diagnostikoa dohainik egiteko zerbitzua ematen dugu, Belzu enpresako ilearen osasunaren espezialistak eta ile-apaindegiko langileek, mikroskopio digitala eta mikrokamara erabiliaz.

Gomendatutako tratamendua ile-apaindegian egiten da, espezialistak emandako jarraibideekin. Horrez gain, etxerako gomendatutako errutinen jarraipena egiten dugu.

Etengabe prestatzen eta tratamendu-prozesuak eta produktu berritzaileak hobetzen dihardugu, ilearen eta buru-azalaren osasuna mantendu eta hobetzeko.

Peluquería Estibalitz Ruano Matxain

Ekologikoa eta beganoa

Geroz eta bezero gehiagok eskatzen dizkidate produktu naturalak, hontarako WHITE ORCHID marka eskeintzen dut, profesional begano eta ziurtatu ekologikoen produktuak, belarrak besterik ez dituen kolorea KOLOREKO, kimikorik edo produktu gehiturik gabekoa eta aurpegirako produktuak, kremak eta makilajerako produktuak.

Peluquería Estibalitz Ruano Matxain